MAHAI TXUKUN, DEKORATU, APAINDUAREN TXAPELKETA

INFORMAZIO GARRANTZITSUA

NOIZ?

  • Ekainak 27an, 13:30etatik aurrera

Irungo Urdanibia plazan

NON?

ZER?

  • Mahai bat eta sei eserleku
  • Kuadrila bakoitzak bere mahaia apainduko du
  • Hoberenak saria izango du!

 

ETA GERO ZER?

OHIKO GALDERAK

  • Txapelketa zertan datza?

Kuadrila bakoitzak mahai bat apaindu beharko du nahi duen bezala. Kuadrilek nahi beste material erabili dezakete. Mahai originalenak saria izango du.

  • Nor izango dira epaileak?

Betti Gotti Euskara Kultur Elkarteko kideak izango dira txapelketako epaileak.

  • Apaindu bitartean plazan zerbait egongo da?

Noski baietz! Betti Gottiren eskutik Urdanibia plazan txarangak izango ditugu: Peña Poteo, Txintxarri eta Burrunba

  • Sari banaketa noiz egingo da?

Sari banaketa bingo musikatuarekin hasi aurretik egingo da.

  • Apaintzeko materiala Betti Gottik emango du?

Ez. Kuadrila bakoitzak bere materiala ekarri beharko du.

  • Betti Gottik bazkaria emango du?

EZ. Kuadrila bakoitzaren esku dago janaria ekartzea. Txoznek eskaintza berezia prestatu dute egun horretarako.

EKINTZA GEHIAGO

Shopping Cart