KOADRILEN KAMIXETAK-ATORRAKKAMISETA LEHIAKETA

2008 URTETIK urtero koadrilen artean kamixetak edo atorrak egitea sustatu izan dugu. Polita da ikustea, koadrilen marrazki edo logoak, kamixetak edo atorrak apainduz jendeak duen irudimenaren indarra. Herriari eskatu izan zaio bere ekarpena ekintza honetan egitea, kaleak girotzean asko egiten bait dute horrelako ekimenek eta. 2016 ezkeroztik ezin izan dugu lehiaketa bidez hau sustatu bestelako
baliabideak sendotu behar izan ditugulako, laguntza gutxiago jasotzeagatik eta horrek eragin digun egoera ekonomikoak ez digula lehiaketa berririk sustatzeko tarterik eman.

Baina 8 urte eta gero, Antxeta irratiaren eskutik berrezkuratuko dugu lehiaketa hau. Iñoiz baino gehiago, koadrilak animatzen ditugu, kamiseten marrazki, logoen… lehiaketan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu; ekimen polita da eta Herri Bazkaria kolore eta mezu alaiez girotzeko erraminta bikaina dira!

Lehiaketan parte hartzeko, Web gunearen bidez jaso nahi ditugu Zuen kamiseta, atorren proposamenak. Maiatzaren 30 etik Ekainaren 16ra.

KUADRILA EGUNEKO INFORMAZIO GUZTIA PDF-AN

Shopping Cart