III. IRUN HIRIKO SARI NAGUSIA – GOITIBERA JAITSI

IZEN EMATEA WEBGUNEAN MAIATZAK 30 – EKAINAK 8 10€

2024ko Ekainaren 22an, larunbatean, Iruneko Koadrila Egunaren barruan, Betti Gotti euskara elkarteak, “III. Irun hiriko sari nagusia” goitibera jaitsiera antolatu du. Goitibera Jaitsiera, Irungo San Martzial Plazatik hasi eta Urdanibia merkatuko plazara bitarte ospatuko da San Martzial eta Pelegrin de Uranzu kaleetan barrena.

Ibilbideak 300 metroko luzeera izango du eta partaide bakoitzak proba bezala 2 jaitsiera egiteko izango ditu eta lehiaketarako jaitsiera bat egin ahal izango du. Partaideen kopuruaren arabera zehaztuko da jaitsiera kopurua eta froga bera ere, denborak uzten digunaren arabera..

Hasiera goizeko 9:30tan emango zaio parte hartzaileen aurkezpenarekin eta lehenengo jeitsierak 10:00etan hasiko dira. Lehiaketan agian Goitiberen irteerak minuturo egingo dira. Lehiaketa egiteko goitiberak utzi dira, nahi duenak bere goitibera egin dezake eta atera.
Hemen uzten dizuegu tutorial bat goitibera bat egiteko (Eskerrik asko Borja).

OINARRIAK

Goitibera guztiek gutxienez bi gurpil beharko dituzte eta DERRIGORREZKOA izango da balaztak izatea ibilgailua geratu ahal izateko. Kolpatuak izan daitezkeen atalak babestuak egotea gomendatzen da.

Goitiberek ezingo dute inolako transmisio edo motorrik izan eta soilik inertzia bidez mugitu ahal izango dira.

JAITSIERA

Partaide kopuruak uzten ba du, Txanda edo jaitsiera bat egingo da. Partaide kopuruak ahal bieratzen ba digu Bi froga egiteko aukera izango da lehiatu baino lehen, denborarik gabea, parte hartzen duten pilotuek zirkuitua ezagutzeko; eta hurrengoa kronometratuak izango dira, probaren sailkapena egiteko.

Goitiberak Urdanibia plazan aparkatuko dira oholtza txikiaren ondoan.

Gosaria izango da Betti Gottin eskutik goizeko 9etan Urdanibia plazan. Gosarirako konfirmazioa eskatzen da. Bestela 9;30etan egotea eskatzen da Urdanibia plazan.

Erremonteetarako, parte hartzaile bakoitzak beharrezko soka eraman beharko du (eslinga eta mosketoi homologatua, 2 metrokoa posible bada), goitibera probaren irteera lekura bata besteari lotuta eta erremontean eraman ahal izateko.

GOITIBERAK

Kategoria guztietako goitiberak izango dira ongietorriak, beti ere bi gurpil gutzienez badituzte eta segurtasun neurri minimo batzuk. Balazta sistema fidagarria izatea DERRIGORREZKOA izango da.

Goitiberen egiturak ez dira inolaz ahulak ikusi behar, eta parte hartzaileen eta publikoarendako seguruak izan beharko dute. Antolakuntzak goitibera bati parte hartzea debekatu diezaioke bidaiarientzako eta/edo ikusleentzako arriskutsutzat jotzen badituzte.

PARTE HARTZAILEEN SEGURTASUNA

Parte-hartzen duten pertsonen gorputz atal guztiek estalita egon behar dute jantzi luzeekin eta/edo babesekin. Eskularruak eta kasko integrala nahitaezkoak izango dira.

Proban, parte hartzaileak kaskoa behar bezala lotuta eta babes guztiak ipinita dituela gainditu beharko du helmugako lerroa. Kaskoak zurruna izan behar du, koskopeko uhalduna, eta egoera egokian egongo da, ondo finkatuta eta markarik edo kolperik gabe.

Pilotu batek ezintasunak izango balitu bere ibilgailua gobernatzeko, hura probatik baztertzea ekarriko du berekin.

Jaitsierak hasi baino lehenago alkohol proba egingo zaie parte hartzaile guztiei. Legezko muga pasatzen badute parte hartzaileek ezin izango dute proban parte hartu.

Proba amaitu ondoren banatuko dira sariak Urdanibia plazako oholtzan.

Shopping Cart