Larunbatean 2026ko kuadrila egunari amaiera eman genion! Eskerrik asko parte hartzaile guztiei gurekin Irungo plaza betetzeagatik! Irungo plazara euskara ekarri duzue errespetuzko, laguntasunezko eta musikaz betetako egun batean. Eskerrik asko denoi!!!
Esker bereziak aurtengo bi kuadrila egunak aurrera eramaten lagundu duten eragile, musikari, teknikari eta laguntzaile guztiei, zuek gabe hau ez litzateke posible izango! Aurtengoa erronka bikoitza izan da, baina sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik tinko mantendu gara. Gora Irungo Koadrila eguna(k)!!
Egun hauetan zuekin bizitako momentu guztiekin argazki bilduma bat sortu nahi dugu. Hortaz, ekainak 20ko ekintzetako (kalejira, herri bazkaria, dantzaldia, photocalla…) edo ekainak 27ko ekintzetako (goitiberak, mahai txukun lehiaketa, bingoa, sari banaketak…) argazkiak badituzue, partekatu gurekin bettigotti2023@gmail.com emialera bidaliz.
Jarrai dezagun Irun euskaraz ospatzen. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik! Aupa Betti Gotti! Eskerrik asko!!







